Mezuak

LOS ANAWIN proiektuaren sintesia. Klase saio honetan,  aurkezpenak egin ditugu azkenean. Aurkezpena egin eta gero, guztiek esan ziguten talde eta pertsonalki egin genituen akatsak hurrengo proiektuan zuzendu ahal izateko eta baita ere zoriontzeko zeuden gauzak. Aurkezpenari buruz gauza ezberdinak esan dizkidate: Alde batetik esan zidaten nahiko ondo egin nuela nahiz eta urduri jarri eta oso ondo ikasi nuela. Zoriondu egin ziguten egindako lanarekin, maketa eta kartulinarekin, oso polita iruditu zitzaielako eta horrek asko pozten nau. KQ-k esan digu talde moduan informazioa orekatuta ikusi zuela eta berak zoriondu egin zigun astean zehar egindako lanarekin. Gauza txar bat bakarrik esan ziguten, taldekide batek pixka bat gehiago ikasi behar zuela baina ez ziguten ezer berezirik esan ez pertsonalki ez talde lanetik. Proiektuari esker gauza asko ikasi ditut. Hoietako gauza bat besteak entzutea izan da, batzuetan ez nuelako jendea entzuten baina orain askoz gehiago entzuten dut. B
LOS ANAWIN proiektuaren 4. astea:   Saio hau "ANAWIN" proiektuaren askenengo astea da. Saio honetan guztia amaitzen saiatu gara eta azkenean lortu dugu eta baita ere ahozkoa denon artean prestatu dugu. Gure piramidea amaitu dugu eta dena ahozkoaren egunerako prestatu dugu.  Saio honetan antolakuntza planaren balioa ikasi dut, dena egiteko denbora euki dugulako eta oso inportantea da. Klase saio honetan nire ustez ondo egin dugu hitz egiterakoan errespetuz eta bolumen egokiarekin arituz. Euskeraz hitz egin dugu eta horregatik oso pozik nago. Aste  honetan egindako lanarekin oso pozik nago horregatik ez nuke ezer aldatuko; euskaraz hitz egin dugu, taldde lanean egon gara... Hurrengo astean, ahozkorako, saiatuko naiz asko ez urduritzen eta espero dut oso ondo ateratzea asko ikasi  egin dudalako eta baita ere espero dut pasa den proiektuan engindako akatsak hobetzea.
Los anawin proiektuaren 3. astea: Aste honetan, maketa amaitzear geratu gara baina zoritxarrez ez dugu amaitu eta kartulina baita ere ia ia amaitu egin daug baina maketa bezala ezin izan dugu amaitu.QR-ak guztiz  amaitu ditugu eta bost QR egin ditugu. QR-ak pasatu ditugu pendrive batera gero inprimatzeko. Klase honetan ikasi dut denbora oso garrantzitsua delaq, ez dabugu aprobetzatzen ez digulako denborarik emango. Klase saio honetan euskera zaintzen saiatu gara eta gure helburua bete egin dugu talde bezala. Talde lana bereiztu egin dut eta baita ere konturatu egin naiz oso inportantea dela. Hurrengo saiorako hobetu behar duguna gure jarrera klasean da. Gure hitz egiteko bolumena ez da oso egokia izan nire ustez, altuegi hitz egin dugulako.  Hurrengo asterako pendiente daukagu proiektua amaitzea eta ahozkoa prestatzea da, hau da, bakoitzak esaten duena antolatzea etaerretoke guztiak egitea da.
Los anawin proiektuaren 2. astea: Aste honetan, maketa hasi dugu. Nire ustez oso originala da gure maketa ez delako piramide sinple bat. Baita ere kartulina egin genuen, guztia arkatzez egin genuen eta garbira pasatu genuen izenburua eta azpititulua. Gaur zenbait gauza ikasi ditugu, bai nire burua bai taldea ere. Alde batetik taldean ikasi dugu guztiok batera lan egitea eta aurrera eramatea eta beste aldetik, nik ikasi dut taldean hobeto sentitzen eta taldekideengan gehiago konfiatzen. Ia dena egin dugu ondo baina bakarrik gauza bat falta izan zaigu.   Gauza hori euskaraz hitz egitearena izan da. Askoz gehiago hitz egin ahal genuen euskaraz baina ez ginen saiatu euskaraz hitz egiten. Nire ustez, hobetu behar duguna hauxe da: positiboki pentsatzen; denbora osoan gaude esaten ez digula denborarik emango eta optimismo pixka bat falta zaigula pentsatzen dut, horrek oso ondo etorriko zitzaugula baita ere pentsatzen dut. Hurrengo egunerako maketza jarraitu behar dugu eta kartulina
Los anawin proiektuaren 1. astea: Klase saio honetan, kodigo QR-ak egiten ikasi egin dugu eta gure taldeak kodigo QR bat egin dugu eta beste bat egiten hasi gara. Baita ere, 3D-ko maketari buruz ideiak ateratzen eta planteatzen hasi gara. Gero, lan bisualari buruz hitz egin dugu kartulina, letra mota eta gauza gehiagori buruz. QR kodigoa nola egiten den ikasi dut. Lehen ez nekien ezta QR zer zen; pentsatzen nuen guztiz kontrakoa zela.  Niretzat ia ia guztia egin dugu ondo bakarrik falta izan zaigu optimismo apur bat. Horrekin esan nahi denbora osoan esaten genuela ez genuela amaituko baina orain pentsatzen dut denboraz oso ongi gabiltzala. Nik uste dut aste honetan ia ia gauza guztiak ondo egin ditugula baina beti dago zer edo zer ikasteko, baina gaur ez daakit zer izan ahal de. Hurrengo astean maketa eta kartulina hasten hasi behar gara. Kartulina erosi eta kartoia hartu behar dugu proiektua jarraitzeko. Aimarri guztiari buruz hitz egin behar izango diogu ez zelako klas
Los anawin proiektuaren hasiera: Proiektu honetan Jesusen garaiko gizarteari buruz doa proiektu hau. Horretarako, lana modu bisualean eta 3D-ko maketa bat egin behar izango dugu. Orain nire taldekideak aurkeztuko ditut: Ander, bozeramailea dela, Aimar ikuskatzailea, Lucia antolatzailea eta ni, Izaro, kordinatzailea naiz. Proiektu hau egiteko, hiru aste ditugu, hau da, sei ordu ditugu proiektua amaitu eta aurkezteko. 
EXTRA-EXTRA proiektuaren sintesia. Nire aurkepenean zenbait gauza esan dizkidate: Alde batetik gauza onak esan dizkidate: Naturaltasunez hitz egin nuela, hau da, ez dudala ikasi buruz eta ez dudalako hitz egin papagaio baten antzera. Ere bai esan zidaten oso ausarta nintzela ahozko aurkezpena bakarrik egin nuen aurkezpen egunean  gaixorik egon nintzelako eta orduan egun horretan egin nuen. Baita ere esan zidaten ongi egin nuela.  Alde txarrak / hobetu beharrekoak: Beste batzuek esaten zuten naturaltasunez egin nuela baina  hurrengorako naturaltasun gehiagoz egitea esan zidaten. Gauza asko eta garrantzitsuak ikasi ditut proiektu honengatik. Orain badakizkit ebanjelarien ikurrak, nondik atera zuten idatzitakoa, ebanjelarien ezaugarriak... Talde laneko koordinazioa oso zaila izan zen. Bakoitzak  pentsatzen zuena egiten zuen eta hori zuzentzea asko kostatu zitzaigun. Adoz jartzen ginenean ez genekien nork egiten zuen gauza bakoitza. Baina azkenean lortu egin genuen. Hobetuko n