Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2018
LOS ANAWIN proiektuaren sintesia. Klase saio honetan,  aurkezpenak egin ditugu azkenean. Aurkezpena egin eta gero, guztiek esan ziguten talde eta pertsonalki egin genituen akatsak hurrengo proiektuan zuzendu ahal izateko eta baita ere zoriontzeko zeuden gauzak. Aurkezpenari buruz gauza ezberdinak esan dizkidate: Alde batetik esan zidaten nahiko ondo egin nuela nahiz eta urduri jarri eta oso ondo ikasi nuela. Zoriondu egin ziguten egindako lanarekin, maketa eta kartulinarekin, oso polita iruditu zitzaielako eta horrek asko pozten nau. KQ-k esan digu talde moduan informazioa orekatuta ikusi zuela eta berak zoriondu egin zigun astean zehar egindako lanarekin. Gauza txar bat bakarrik esan ziguten, taldekide batek pixka bat gehiago ikasi behar zuela baina ez ziguten ezer berezirik esan ez pertsonalki ez talde lanetik. Proiektuari esker gauza asko ikasi ditut. Hoietako gauza bat besteak entzutea izan da, batzuetan ez nuelako jendea entzuten baina orain askoz gehiago entzuten dut. B
LOS ANAWIN proiektuaren 4. astea:   Saio hau "ANAWIN" proiektuaren askenengo astea da. Saio honetan guztia amaitzen saiatu gara eta azkenean lortu dugu eta baita ere ahozkoa denon artean prestatu dugu. Gure piramidea amaitu dugu eta dena ahozkoaren egunerako prestatu dugu.  Saio honetan antolakuntza planaren balioa ikasi dut, dena egiteko denbora euki dugulako eta oso inportantea da. Klase saio honetan nire ustez ondo egin dugu hitz egiterakoan errespetuz eta bolumen egokiarekin arituz. Euskeraz hitz egin dugu eta horregatik oso pozik nago. Aste  honetan egindako lanarekin oso pozik nago horregatik ez nuke ezer aldatuko; euskaraz hitz egin dugu, taldde lanean egon gara... Hurrengo astean, ahozkorako, saiatuko naiz asko ez urduritzen eta espero dut oso ondo ateratzea asko ikasi  egin dudalako eta baita ere espero dut pasa den proiektuan engindako akatsak hobetzea.
Los anawin proiektuaren 3. astea: Aste honetan, maketa amaitzear geratu gara baina zoritxarrez ez dugu amaitu eta kartulina baita ere ia ia amaitu egin daug baina maketa bezala ezin izan dugu amaitu.QR-ak guztiz  amaitu ditugu eta bost QR egin ditugu. QR-ak pasatu ditugu pendrive batera gero inprimatzeko. Klase honetan ikasi dut denbora oso garrantzitsua delaq, ez dabugu aprobetzatzen ez digulako denborarik emango. Klase saio honetan euskera zaintzen saiatu gara eta gure helburua bete egin dugu talde bezala. Talde lana bereiztu egin dut eta baita ere konturatu egin naiz oso inportantea dela. Hurrengo saiorako hobetu behar duguna gure jarrera klasean da. Gure hitz egiteko bolumena ez da oso egokia izan nire ustez, altuegi hitz egin dugulako.  Hurrengo asterako pendiente daukagu proiektua amaitzea eta ahozkoa prestatzea da, hau da, bakoitzak esaten duena antolatzea etaerretoke guztiak egitea da.