Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2018
Extra-extra proiektuaren 2. astea : - Lehenengo egunean ebanjelarien sinboloa zer esanahi duen ikertu genuen eta Q iturriari buruz informazio idatziz hartu genuen. Bigarren egunean Q iturriaren informazio egunkari moduan idatzi genuen, ez genuen amaitu baina ia-ia. -Aste honetan IKT-ko gauza asko ikasi ditut eta gauza bat nola deskargatu aplikazio bat izan da. -Nire ustez hobetu behar dugu gehiegi hitz egitearena zeren asko hitz egiten dugu eta azkenean ez dugu lana amaituko. -Hurrengo egunean Q iturriaren berria jarraitzen idaztea da. Eta beste batzuk idazten hastea da.
Extra-extra ren 1. astea: -Saioan zehar kronograma antolatu dugu eta rolak banatu ditugu baita ere. Hori eta gero, pentsatu dugu nola izango den gure egunkaria. -Ikasi dut taldeko rolak garrantzi handia dutela eta guztiak ez garela guztiak rol guztiak egiteko gai, bakoitzak espezialitate bat duela. -Egun horretan egin beharr genuena egin genuen eta hori da niretzat ondo egin genuena. -Nik hobetuko nuena hauxe izango zen: ez galdu denbora edo ez entretenitu tontakeriekin edo baliorik ez duten gauzekin. -Hurrengo asterako ditugun gauzak iragarkiak eta berriak idazten hastea da.
Extra-extra ren proiektuaren hasiera: -Proiektu honetan egunkari bat egin beharko dugu; baina ez gaurko garaiari buruz baizik eta Jesusen garaiari buruz. Garai horretan gertatutako gauzak berri baten kontatu beharko ditugu garai honetan gertatzen diren bezala. -Taldekideak Danel, Alex, Leire eta laurok gara. Danel bozeramailea da; Alex ikuskatzailea da; Leire antolatzailea eta ni koordinatzailea naiz. -Zortzi aste ditugu lana egiteko, hau da,  hamasei ordu amaitzeko egin beharreko lana. A stean bi ordu ditugu.