LOS ANAWIN proiektuaren sintesia. Klase saio honetan, aurkezpenak egin ditugu azkenean. Aurkezpena egin eta gero, guztiek esan ziguten talde eta pertsonalki egin genituen akatsak hurrengo proiektuan zuzendu ahal izateko eta baita ere zoriontzeko zeuden gauzak. Aurkezpenari buruz gauza ezberdinak esan dizkidate: Alde batetik esan zidaten nahiko ondo egin nuela nahiz eta urduri jarri eta oso ondo ikasi nuela. Zoriondu egin ziguten egindako lanarekin, maketa eta kartulinarekin, oso polita iruditu zitzaielako eta horrek asko pozten nau. KQ-k esan digu talde moduan informazioa orekatuta ikusi zuela eta berak zoriondu egin zigun astean zehar egindako lanarekin. Gauza txar bat bakarrik esan ziguten, taldekide batek pixka bat gehiago ikasi behar zuela baina ez ziguten ezer berezirik esan ez pertsonalki ez talde lanetik. Proiektuari esker gauza asko ikasi ditut. Hoietako gauza bat besteak entzutea izan da, batzuetan ez nuelako jendea entzuten baina orain askoz gehiago entzuten du...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina